Publicado por el 30 Julio 2015 en Iniciativas institucionales, Violencia machista |

  • Erakundeen arteko programa honek nesken ahalduntzea eta mutilen erantzunkizun eta interpelazioa bultzatzea bilatzen du
  • Bere helburu nagusia gazteria jai-giroetan ematen diren eraso sexisten kontra inplikatzea da

Beldur Barik programak 2015 urte honetan hurrengo ekimena martxan jarri du: Beldur Barik GuneakEraso sexisten aurkako 2015ko kanpaina. Kanpaina honen helburua festa eta aisialdi esparruetan indarkeria sexista saihestea da, eta 2009an jaio eta Emakunde eta Eudelek bultzatutako indarkeria sexista sahiesteko urteroko programa baten barruan kokatzen da, Berdinsarea Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarearen esparruan. Gaur egun, Emakunderen bultzada eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundi eta EUDELen babesa eta finantzaketarekin garatzen den programa da. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITBren laguntzaileak ditu.

Aurten, Beldur Barik ikusentzutezko lehiaketa (irailaren 11an hasiera emango zaiona) eta Beldur Barik Topaketarekin batera (Azaroaren 28an Amurrion ospatuko dena), berritasun bezala udalerri ezberdinetan jaien inguruan Beldur Barik Gunea esparruen sorkuntza proposamena luzatzen da. Ekimen honen sorrera, jai eta aisialdi esparruetan zentratuta, gazteria indarkeria matxistaren kontrako konpromisua hartzeko beharrean dago, beti errespetuan, berdintasunean eta autonomia jokabide eta jarrerak bultzatuz. Beldur Barik Guneko helburua arazo hau saihesteko nesken ahalduntze jarrera bat garatzea eta mutilen erantzunkizun eta interpelazioa bultzatzea da.

Horretarako, jaietan gazteen artean banatzeko material ezberdina diseinatu da (erasoak saihesteko gida, pegatinak, txapak…), jai esparruetarako musika eta kuña iradokizunak, eta neska eta mutilentzako tailerrak. Sentsibilizazio eta jaietan ematen diren eraso sexisten aurrean erramintak luzatzeko.

Kartela

Erasoen aurka aurre egiteko 2015eko gida

 

Triptikoa

http://beldurbarik.org/

Be Sociable, Share!