Gizonduz

Logotipo institucional euskadi.net
Navigation Menu

Bienvenido bienvenida al Blog de la Iniciativa Gizonduz
Ongi etorri Gizonduz Ekimenaren blogera

Concienciación, participación e implicación de los hombres en pro de la igualdad de mujeres y hombres

Gizonen Kontzientziazioa, partehartzea eta implikazioa emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde

Elkarrizketa: Josetxu Riviere Aranda, generoan eta maskulinitateetan espezialista.

Argitaratuta 1 uztaila 2013 Gizonak eta berdintasuna, Orokorra | 0 iruzkinak

Aniztasun maskulinoa onartzen badugu, eta ondoren “gizon” zuriaz, heterosexualaz… pentsatzen dugunean burura datorkigun eredua higatzen badugu, desberdintasuna sortzen duen eredu maskulinoa ahuldu dezakegu”

1.- Gizonduz programaren 2013ko prestakuntza-programan eskaintzen diren ikastaroetako bat “laneko arriskuen prebentzioa eta identitate maskulinoen eraikuntza” da. Zer lotura legoke lan-istripuen eta maskulinitateen artean? Zergatik da garrantzitsua hori gogoan izatea enpresetan prebentzio-politikak garatzeko?

Lan-arriskuen eta makulinitatearen eraikuntzaren arteko lotura ardatz hartuta planteatu genuen ikastaroa. Izan ere, gizonek lan-arriskuekin duten loturak zerikusia du –hein batean behintzat– osasunarekin, norbere buruaren zaintzarekin eta arriskuarekin duten loturarekin. Eredu maskulino tradizionala, nire ustez, gaur egun ez da identitate homogeneoa, baina eredu klasikoa ordezkatzen du: gizon zuria, eta heterosexuala. Eredu horrek oraindik ere iraunarazi eta justifikatu egiten du emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna, modu esplizituan edo ez horren esplizituan. Hasteko, lan-istripuen arrazoi nagusiak aztertuko ditugu, segurtasun-neurrien gabezia, azpikontratazioa eta lan-prekarietatea. Baina nahikoa argi babago arriskuaren kontzeptua lotuta dagoela gizontasunarekin eta horrek ondorioak dakartzala gizonen osasunari, bide-istripuei eta abarrei dagokienez, hori lan-munduan ere islatu behar da.

Istripurik gehienak oso maskulinizatuta dauden sektoreetan gertatzen dira; egia da. Baina kontuan hartu behar da lan batzuk gizonek egiteko antolatu zirela hasieratik; esan daiteke aldez aurretik hautaketa bat egiten dela lana egiteko modu bat –eta ez beste bat– aukeratzerakoan. Antolamendu-eredu horrek, oro har, baztertu egiten ditu emakume gehienak, eta gizon batzuk ere bai. Esate baterako, zementu-zaku baten pisu normala berrogeita hamar kilokoa bada, nolako pertsona dugu buruan? Aitzitik, pisua gehienez 15 kilo bada, argi dago beste ekoizpen-eredu bat eta beste langile batzuk ditugula gogoan.

Baina lan-istripuak ekoizpen-eredu sexista honetan kokatzeaz gain, kontuan hartu behar dugu emakumeek eta gizonek arriskua oso desberdin hartzen dutela beren gain; gizonak erresistentzia, kemena eta arriskua gisako balioetan oinarrituta ikasten dute, eta, horregatik, joera handiagoa izaten dute istripu gehiago izateko eta lan-eremuan osasuna behar bezala ez zaintzeko.

2.- Zaurgarritasuna ukatzeak eta arriskua eta erresistentzia goresteak, nola eragiten diote gizonen osasunari? zer ondorio dakarte? Matxismoa nola gauzatzen da osasunari dagokionez? Gizonen osasunerako kaltegarri dela esan daiteke?

Uste dut agi dagoela zaurgarritasuna ukatzeak eta balio maskulino tradizionalak goresteak zuzenean eragiten dutela gizon askok osasun txarra edukitzean eta norbere burua behar bezala ez zaintzean. Azterlan batzuetan adierazten denez –esaterako Luis Boninok egindakoan–, gizon askok atzeratu egiten dute medikuarengana joatea, eta askotan, gizontasuna nabarmentzen duen identitate-ezaugarritzat hartzen dute ondoeza eta mina sentitzea; batez ere, beste gizon batzuen aurrean. Medikuen jarraibideak betetzeko edo tratamendu mediko luzeak amaitzeko ere zailtasunak izaten dituzte. Horregatik, batzuetan berandu jotzen da osasun-sistemara, eta osasunean gertatzen diren ondorioak argiak dira. Esate baterako, prostata-minbiziaren prebentzioan, oso garrantzitsua da azterketa medikoak egitea 50 urtetik aurrera; Geriatria eta Gerontologiako Espainiako Sozietateak (SEGGs) dioenaren arabera, adin horretako gizonen artean, Espainian % 50ek baino ez zuen egin urteko azterketa, 2010 urtean.

Gehiago irakurtzea

Enpresetan berdintasun planak eta diagnostikoak egiteko dirulaguntzak

Argitaratuta 13 ekaina 2013 Orokorra | 0 iruzkinak

 

Ebazpena, 2013ko maiatzaren 24koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzten aholkularitza-entitate homologatuak kontratatzeko, enpresei eta entitate pribatuei 2013an diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena

Euskal Herriko Agintariatzaren Aldiskaria

 

Gehiago irakurtzea

Jarrera sexistak presente daude nerabeen harreman birtualetan

Argitaratuta 21 maiatza 2013 Erakundeen ekimenak, Gizonak eta berdintasuna, Gizonezkoen indarkeriak, Indarkeria matxista | 0 iruzkinak

Genero-desberdintasuna eta sexismoa gizarte-sareetan lana aurkeztu du Gazteen Euskal Behatokiak, nerabeek EAEn gizarte-sareei ematen dieten erabilerari buruzko ikerketa kualitatiboa

Genero-desberdintasuna eta sexismoa gizarte-sareetan (pdf, 1,3 Mb) azterlanaren abiapuntua eztabaidaezina da: gazteak, bereziki nerabeak, harreman-modu berriak esperimentatzen ari dira teknologia berriei eta gizarte-sare birtualek eskaintzen dituzten konexio- eta komunikazio-erraztasunei esker.

Gizarte-sareak gazteen artean zein neurritan dauden hedatuta aztertu ohi du Gazteen Euskal Behatokiak. Azkeneko datuen arabera, ia gazte guztiek erabiltzen dituzte: 15 eta 19 urte bitarteko mutilen % 91k eta nesken % 93k profilen bat dute gizarte-sareetan. Nerabeen belaunaldia gizarte-sareen inguruan ari da hazten eta bere nortasuna eraikitzen.

Komunikazio-modu berri horiek belaunaldirik gazteenetan dakartzan eraginak eta eraldaketak ezagutu nahi izan ditu Gazteen Euskal Behatokiak. Horretarako, neskek eta mutilek gizarte-sareak nola erabiltzen dituzten eta eurentzat nolako garrantzia duten aztertu du, bai sexuaren arabera, bai adinaren arabera dauden aldeak ulertzen saiatuta.  

Ikerketa 2012ko irailetik abendura gauzatu zen, Sortzen Consultoría taldearekin elkarlanean, Ianire Estébanez eta Norma Vázquez egileek koordinaturik. Ikerketaren asmoa zifretatik harago joatea zen, genero-identitateak nola eraldatzen diren eta gizarte-sare horietan berdintasuna edo desberdintasuna nola eraikitzen diren ezagutze aldera. Hori dela-eta, metodologia kualitatiboa aukeratu zen —talde-eztabaidak—, eta bi adin-taldetako gazteei aplikatu zitzaien: 13 eta 17 urte bitartekoei eta 25 eta 29 urte bitartekoei. Nagusiak nerabeen iritzien kontraste-talde gisa erabili ziren. 11 talde egin ziren, eta ia ehun gazteren iritziak jaso ziren bertan. 

Taldeetan jasotako materialari esker, zera ondorioztatu da: gizarte-sareak modu desberdinean erabiltzen dituztela neskek eta mutilek, eta jarrera sexistak —are indarkeria matxista ere— presente daudela gure gazteen harreman birtualetan.

 

Gehiago irakurtzea

Maiatzaaren 17an Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da

Argitaratuta 17 maiatza 2013 Orokorra | 0 iruzkinak

Maiatzaaren 17an  Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da; hori dela eta, ” Homofobia dagoeneko historia da” Sexu Eskubideak = Giza Eskubideak” erakusketa aurkeztu nahi dizuegu.

Erakusketaren 13 panelen bidez erakutsi eta agerian utzi nahi dugu homofobiaren aurkakoegindako lan guztia, eta, aldi berean, LGTBI kolektiboak, oraindik ere, pairatzen dituen eraso eta bortizkeriak salatu.

Erakusketaren bisita errazteko laguntza gida bat egin dugu, honek 13 panel horien inguruko azalpenak ematen ditu.

Erakusketa eta gida interesgarria izatea espero dugu.

Erakusketa

Gehiago irakurtzea

EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAK BERE 25. URTEURRENA OSPATZEKO EKITALDIAN EMANGO DU EMAKUNDE SARIA

Argitaratuta 13 maiatza 2013 Orokorra | 0 iruzkinak

Bilboko Asistentzia Psikosozialerako Moduluek (Rekaldeberri, Deustu-San Ignacio eta Iralakoek) Berdintasunerako Emakunde Saria jasoko dute datorren maiatzaren 14an, arratsaldeko 19.00etan Lehendakaritzako egoitzan egingo den ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren eskuetatik. Ekitaldi honetan Emakunderen 25. Urteurrena ospatuko da eta bertan izango dira erakundearen historian zeresana izan duten hainbat pertsona, besteak beste, aurreko legegintzaldietako Emakundeko zuzendaritzak eta lehendakariak.

Gehiago irakurtzea

Gizonduz ekimenaren blog berria

Gizonduz  ekimenaren  blog  berria

Argitaratuta 18 apirila 2013 Aitak berdintasunean, Erakundeen ekimenak, Gizonak eta berdintasuna, Gizonen taldeak, Indarkeria matxista, Orokorra | 0 iruzkinak

Ongi etorriak!

Gaurtik aurrera hau izango da Gizonduz ekimenaren blog berria eta eguneratuta. Espero dugu zeuen gustokoa izatea.

ZER DA GIZONDUZ?

Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.

Gizonduz terminoaren bitartez ideia hau transmititu nahi da: berdintasunak pertsona hobeagoak egiten gaitu; izan ere, emakumeen eta gizonen gaitasunen erabateko garapena ahalbidetu eta haien bizitza horizontea handitzen du.

ZERGATIK JARRI DUGU ABIAN GIZONDUZ?

Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunek dirautelako.

Gizonek gutxi parte hartzen dutelako etxeko lanean eta berdintasunaren aldeko ekintzetan.

Gizonen inplikaziorik gabe berdintasuna posible ez delako.

Berdintasuna lortzeak pertsona guztiekin zerikusia duelako, gizonekin zein emakumeekin, eta denei onurak ekar diezazkiekelako.

Berdintasuna beharrizan estrategikoa da herrien giza garapenerako eta haien garapen sozial eta ekonomikorako.

Badaudelako, gainera, aldeko baldintzak.

ZERTAN DATZA GIZONDUZ?

Sentikortzearen, prestakuntzaren eta etxeko lanetan erantzukidetasuna lortzearen eremuan neurri multzoa osatzen duen ekimena da Gizonduz. Gizonek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez parte-hartze eta inplikazio handiagoa izan dezaten, eta aipatutako helburua lortzeko efektu biderkatzailea izango duen nahikoa masa kritikoa sortzeko. Aipatutako helburuak eta neurriak ondorengo bi ideietan oinarrituta: batetik, sentikortasuna eta trebakuntza pentsamoldea eta portaera aldatzeko giltza direla, eta, bestetik, gizonek sexuen arteko berdintasunaren aldeko kontzientziazioa eta konpromisoa handitzeko berariazko neurriak proposatzeak portaera-eredu soziokulturalen aldaketaren esparruan aurrerapauso handiagoa ematea erraztuko duela. Aldaketa ezinbestekoa da emakumeen egiturazko berdintasun ezeko egoeraren prozesuak edo faktoreak zuzentzeko, eta gizaki gisa garatzeko dauzkaten aukerak indartzeko (bai emakumeenak, bai gizonenak).

Ekimena 2007ko azaroan abian jarri zen eta hura aurrera eramateko berdintasunaren eta maskulinotasunen alorrean adituak diren eta gizonekin berdintasunaren aldeko lanean esperientzia duten pertsonen laguntza bilatu da.

Gehiago irakurtzea